Albisteak

Ongi etorria eman zaie Urnietara iritsitako bizilagun berriei

Azken hilabeteetan Urnietara bizitzera etorri diren pertsonei ongi etorri saioa egin zitzaien atzo Lekaio kultur etxean Udaleko zerbitzu desberdinak aurkezteko eta elkar ezagutzeko.

2017ko abenduan burutu zuen Urnietako Udalak lehen ongi etorri saioa eta ordudanik, hainbat gauzatzen ditu urtero, Udalak ulertzen baitu garrantzitsua dela bizilagun berriak hasieratik Urnietako parte sentitzea eta herrian integratzea.

Atzokoan, Udaleko ordezkari politiko eta teknikoez gain, hainbat elkarteetako kideak ere izan ziren, herriko arlo sozialaren berri emateko, hain zuzen: AEK, Etxeberri Plazako Auzo-Elkartea eta Amher.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika