Albisteak

Modulu aurrefabrikatuak jartzeko oinarriak muntatzen ari dira Berrasoetako parking-ean

Urnietako Udalak modulu aurrefabrikatu batzuk jarriko ditu Berrasoetako parking-ean kiroldegian gauzatzen diren jarduerak mantendu ahal izateko berritze lanek irauten duten bitartean.

Horretarako, oinarri batzuk jartzen ari dira eremu horretan, ondoren, horien gainean moduluak ipintzeko. Jarriko den lehenengoa modulua balionaztuna izango da, bertan kokatuko direlarik gimnasioa eta spinning-a, besteak beste. Gainerakoak berriz, ondoren muntatzen joango dira.

Aparkaleku gutxiago

Ondorioz, kiroldegiaren berritze lanak amaitu arte parking-ean aparkaleku gutxiago egongo dira. Halere, parking-eko eremu batean aparkaleku batzuk eskaintzen jarraituko da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika