Albisteak

Hotelgintza sektorean lan egiteko ikastaroan izena emateko epea zabaldu da

Udalek antolatu duten Beterri-Buruntzako 2019ko Hotelgintza proiektu berezia abiatuko da azaroaren 28an. Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten eskualdeko langabetuei dago zuzendua. Proiektu berezi honek honako prestakuntza jarduerak hartzen ditu bere baitan: 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria solairuetako oinarrizko lanak burutzeko ostatuetan (300 ordu), gatazken ebazpena eta adimen emozionala (66 ordu) eta lan munduan txertatu eta enplegua bilatzeko teknikak (15 ordu). Cebanc-Cdea Ikastetxean irakatsiko dira prestakuntza jarduera guztiak, garbitegiko atal praktikoa izan ezik; Urnietako Erratzu poligonoan dagoen Azkarrena Garbiketak enpresan garatuko baita. Ikastaroak 2019ko azaroaren 28tik 2020ko martxoaren 25era garatuko dira.

Plan honen helburua da parte hartzen duten pertsonek hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan lan egin ahal izateko behar dituzten ezagutzak jasotzea: mantentze-lanak, logelak garbitu eta prestatzea, erropak garbitu , lisatu eta konpontzea, bezeroei arreta egitea, gelazaina etb.

Prestakuntza amaitu ondoren , apiriletik aurrera, hiru hilabetetarako, lanaldi osoko 10 kontratazio burutuko dira sektoreko enpresetan.

Aurreko ekitaldietan izandako emaitza onak bultzatu gaitu berriro ere egitasmo hau abiaraztera. 2016-17,2017-18 eta 2018-19an 39 pertsonek prestakuntza osoa osatu dute eta 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortu dute solairuetako oinarrizko lanak ostatuetan. Diruz lagundutako 27 kontratazio burutu dira hiru eta sei hilabetetako iraupenaz. Programa honetan parte hartu duten enpresak hauek dira: Azkarrena Garbiketak S.L,Hotel ETH Irun, Hotel Trip Orly, Koisi Hostel, Feel Free rentals, Hotel Avenida, Hotel Codina S.A., Hotel Gudamendi, Hotel Villasoro, Hotel Atxega, Hotel Tabacalera, Casual Hotels, Hotel Europa. Oraingo honetan beste hamar kontratazio bideratuko dira.

Beterri-Buruntzako langabetuei (Andoain, Astigarraga, Hernani ,Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) zuzendutako egitasmoa da, bereziki emakumeak, prestakuntza urriko gazteak, eta DBE.

Izena eman daiteke hemen

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika