Albisteak

Baratze Parke sarearen 4. topaketa burutu da

Urnieta, Kutxa Ekoguneak abian jarritako Baratze Parke sarera batu zen 2016.urtean eta harrezkeroztik kanposantu ondoan kokatzen den baratze eremuan  49 partzelentzako lekua eskaintzen du. Egitasmo honen helburua elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzea da, izan ere, Baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera ematen du.

Baratze Parkearen balorazioa egiteko, emaitzak ezagutzeko eta etorkizuneko erronkak zehazteko topaketa burutu zen azaroaren 8an Ekogunean, eta bertan parte hartu zuten sarean sartuta dauden udalerrietako teknikari eta arduradunek. Han izan zen Urnietako Udalaren ordezkaritzan Jorge Segurado, Urnietako Udaletxeko Lurralde zinegotzia.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika