Albisteak

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai Lekaion azaroaren 11tik aurrera

Soinuen Begiradak proiektuaren barruan argazki lehiaketa bat gauzatu zen ekainera bitarte Urnietako ondarea balorean jartzeko asmoz. Izan ere, lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Horietako 5 toki antolatzaileek zehazturikoak ziren: Eteneta, Muniskue (Mulisko), Sanson harria, Adarra eta Buruntza. Seigarren argazkiak ostera, Urnietan norberak duen txoko maiteren bat islatu behar zuen.

Bada, lehiaketan parte hartu zuten pertsona guztien argazkiekin erakusketa bat osatu da, zeina ikusgai izango den azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika