Albisteak

Herritarrei zuzenduriko tailer berri bat Paisaia Planaren barruan urriaren 28an

Paisaia Plana lantzen hasitakoan Urnietako Udalak adierazi zuen bere asmoa udalerriko hiri- eta industria-paisaia hobetzeko balio izango duen ekintza orokor honen aurrean urnietarrak konprometituta eta arduratsu sentitzea zela, eta horretarako parte hartze desberdinak gauzatuko zituela. Bada, tailer berri bat gauzatuko du hurrengo astelehenean, urriaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Lekaio kultur etxean, eta herritar guztiak animatzen ditu bertan parte hartzera.

Aurretik, uztailaren 11n lehen bilera irekia gauzatu zen plana garatzen ari den Araudi enpresak aurrediagnostikoa aurkezteko eta gerturatu ziren herritarrekin lanketa bat egiteko. Ondoren, irailaren hasieratik irailaren 20 arte parte hartze prozesu zabalago bat burutu zen herriko etxeetara galdetegi bat bidaliz. Orotara, 44 galdetegi jaso ziren. Eta orain, beste tailer bat egingo da plana amaitu eta aurkeztu aurretik azken ekarpenak jasotzeko.

Trankaxko erreka hobetzea helburu

Paisaiaren ekintza planaren helburu nagusietako bat Trankaxko erreka paisaia aldetik hobetzeko egin beharreko ekintzak ezartzea da, Ergoien industrialdetik, herrian duen ibilbidea eta ia Hernanirekin mugan dagoen errotaraino. Ibaiari lotutako konektibitate ekologiko eta paisaiazkoa hobetzea lortu nahi da.

Paisaia Plana ez da araugintzako plan bat, baina zenbait gomendio emango ditu aztertutako eremuak garatzeko eta hobetzeko ibilbide-orri gisa. Espero da Urnieta jasangarriagoa lortzeko bidean zenbait proposamen zehatz barneratuko dituen plana urte amaierarako amaituta egotea.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika