Albisteak

Eskola Agenda 21 programan landuko den gaia “paisaia” izanik prestakuntza jaso dute ikastetxeetako ordezkariek eta Udal teknikariek

Urnieta jasangarri baten alde lan egiteko asmoz Eskola Agenda 21 programa bultzatzen du Urnietako  Udalak herriko ikastetxeekin batera. Asmo horrekin urtero gai eta alderdi desberdinak lantzen dira eta 2019-2020 ikasturtekoa “paisaia” izatea erabaki zen. Programan parte hartuko dute Egape ikastolako eta Magaleko ikasleek eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL enpresa arduratuko da dinamizazio lanaz.

Modu horretan, eskola-komunitateak ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea bilatzen da, baita berau zaintzeko ohiturak barneratzera eta horren aldeko jarrerak sortzea ere.

Bada, helburu horiek lortzeko eta gaia behar bezala lantzeko prestakuntza saio bat gauzatu da gaur goizean Lekaio kultur etxean EHU-ko Peio Lozano irakaslearen eskutik ondorengo gaia ardatz edukita: giza jardueraren eragina Buruntzaldeko paisaian. Ikastetxeetako ordezkariek eta Udal teknikariek hartu dute parte bertan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika