Albisteak

Guraso Eskolan izena emateko epea urriaren 18 arte luzatu da

Guraso Eskolan izena emateko epea urriaren 18 arte luzatzea erabaki da oraindik talde batzuetan leku libreak geratzen direlako. Egitasmo honen bidez 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoen hezitzaile papera indartu nahi da, haien seme-alaben heziketari eta garapenari buruzko hausnarketa eta analisi pertsonala eginez.

Landuko diren gaiek lotura izango dute adin ezberdinetako seme-alaben ezaugarriekin; heziketarako joerak eta jarraibideak, maitasuna, komunikazioa, garapenaren estimulazioa eta gatazken bideraketak, guraso bezala haien buruaz duten pertzepzioa nola hobetu, haien gaitasunetan duten konfiantza areagotu, eta eguneroko estresa bideratzeko baliabideak handitu, besteak beste.

Talde hauetan geratzen dira plaza libreak

  • 7-11 urte:astearte bat hilean 17:30-19:30 (gaztelaniaz)
  • 12-16 urte:asteazken bat hilean 18:00-20:00 (gaztelaniaz)

Egitasmoa urritik maiatzera gauzatuko da.

Matrikula: 25 € banakakoa eta 40 € bikoteak

Ludoteka zerbitzua: 5-11 urte bitarteko haurrentzat, betiere, izen-emate orrian beharra adieraziz gero.

Izena emateko datak eta lekuak: urriaren 18 arte

  • BERTAN – Herritarren Udal Arreta Zerbitzua (Udaletxea).
DESCARGA LA HOJA DE INSCRIPCIÓN
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika