Albisteak

Modulu aurrefabrikatuak Berrasoetako parking-ean kiroldegiko jarduerak mantentzeko obrak irauten duen bitartean

Urnietako Udalak modulu aurrefabrikatu batzuk jarriko ditu Berrasoetako parking-ean kiroldegian gauzatzen diren jarduerak mantendu ahal izateko obrek irauten duten bitartean. Horrela, erabiltzaileei sortuko zaizkien eragozpenak ahalik eta txikienak izatea lortu nahi da. Gainera, parking-aren zati bat libre geratuko da ibilgailu batzuk bertan aparkatzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Hasiera batean, modulu aurrefabrikatuak futbol zelaiaren inguruan dauden atletismoko pistetan kokatuko zirela komunikatu zen, baina azkenean, parking-ean ipintzea erabaki da erabiltzaileen jarduerak ahalik eta gutxien eragozteko asmoz, eta atletismoko pista normaltasunez erabiltzen jarraitu dadin.

Sarbidea Berrasoetako parking-etik

Kiroldegirako sarrera parking-ean, gainerako moduluen alboan jarriko den harreratik gauzatu beharko da. Handik, futbol zelaira jaisten den aldaparen bitartez, zelaira bertara eta eskubaloiko pistara joateko aukera izango da. Igerilekura ostera, behin-behinean Pintore kaletik egingo den sarreratik sartu beharko da.

Moduluei dagokienean, nabe desberdinak egongo dira. Nagusian pilatuko dira kardio eta muskulazio gelak, balioaniztuna, spinning-ekoa eta mantenukoa. Beste batean izango dira bulegoak eta harrera. Aldagelei bideraturiko 6 modulu egongo dira, bakoitzean gutxienez 6 dutxa aurkituko direlarik. Komunak beste bi modulutan banatuko dira, modulu bakoitzak bi zati desberdindu izango dituelarik, gizonezkoena eta emakumezkoena. Instalazioek aldagela-komun egokitu bat ere izango dute.

Egokitzapenak urrian

Moduluak muntatzen hasi aurretik egokitzapen lanak gauzatuko dira hilabete honetan hasita. Urrian hasiko da baita, igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikitzeko obra. Eraikin berria igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5. zenbakiaren artean kokatuko da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika