Albisteak

Lan anitzetarako operarioen 12 kontratu egingo dira Beterri-Buruntzako udaletan

Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Tokiko Enplegu Planaren dirulaguntzaren baitan, Beterri-Buruntzako Udalek 12 kontratazio berri burutzeko aukera izango dute. Lanpostu hauetarako lehentasuna izango dute lan-mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeek: emakumeak, 55 urtetik gorakoak eta DBE hartzaileak.

Beterri-Buruntzako Udalek eta EAGI-k (Eraikuntza eskolak) enplegu prestakuntzako egitasmo bat prestatu dute eskualdeko langabetuentzat brigadetan lan anitzetako operario bezala lan egiteko.

EAGI-k (Eraikuntza eskolak) Hiri guneen mantenua, 150 ordutako prestakuntza ikastaroa, diseinatu du, Usurbilgo Prestakuntza zentroan burutuko dena, urriaren 28tik abenduaren 11era. Hiri espazioen mantenuan eta udal brigaden baitan lan anitzetako operario bezala lan egiteko oinarrizko abileziak eta ezagutzak barneratzea du helburu. 4 arlo landuko dira ikastaro horretan: bide publikoen mantenua, saneamendu sareen mantenua, oinezkoentzako bideak eta espazio publikoen mantenua eta hiri altzarien mantenua.

15 pertsonek parte hartuko dute prestakuntza horretan eta ikastaroa amaitu ondoren eta abenduaren 31-a baino lehen 12 pertsona kontratatuko dira udalerri bakoitzean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil). Kontratazioak lanaldi osokoak eta 5 hilabetetakoak izango dira. Ikastaro honetan parte hartuko dutenen eta ondoren kontratatuko direnen artean erdiak emakumezkoak izatea lortu nahi da. www.lanbide.eus-en argitaratuta dago lan eskaintza eta bertatik izen emateko aukera izango da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika