Albisteak

Baditugu “Utzi mezua seinalearen ostean” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak

Tanttaka teatroak “Utzi mezua seinalearen ostean” antzerkia eskainiko du urriaren 13an.

  • Eguna: urriak 13
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urriaren 9 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Andoni Rosco Muñoz
  • Igor Ugalde Epelde
  • Asier Agirre
  • Ane Loinaz Aizpurua

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko txarteldegian eta ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago ere eskuratzeko aukera izango da.

Sinopsia: Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten.

Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso adimentsu, ia beti hunkigarri, eta tarteka suntsitzaile. Sareetan gertatzen denaren kontrara, zaratarik, egorik, handikeriarik eta gezurrik gabeko kontakizun korala da. Bertan bizitzaz eta heriotzaz, familia arteko harremanez, sentimendu harremanez, independentziaz, ezkonduez, amatasun arduratsuaz, egiaz eta gezurraz, zintzotasunaz, fideltasunaz, traizioaz, loturaz eta galeraz…, biziminaz… hitz egingo da. Eta, guzti horren gainetik, beti dantzan komunikazio ezaren laguna denaz: bakardadeaz.

Lau istorioak hasera batean elkarrengandik urruti badaude ere, ekintza aurrera doan heinean, pixkanaka, modu leun batean, elkarren artean lotzen doaz, pertsonaia batzuk besteekin, guztiek partekatzen duten egoera amankomun batean: hitzaren sekulako askatze indarraren istorioan.

Utzi mezua seinalearen ondoren, maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da.

Egilea: Arantza Portabales.

Egokitzapena: Fernando Bernues eta Kike Diaz de Rada.

Itzulpena: Aizpea Goenaga.

Antzezleak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz.

Zuzendaria: Fernando Bernues.

Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar.

 

EROSI SARRERAK ONLINE

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika