Albisteak

Ate irekiak ludotekan

Urnietako ludotekan ate irekien jardunaldiak antolatu dira urriaren 14tik 17ra haurrek eta gurasoek bertako espazioa, funtzionamendua eta hezitzaileak ezagutzeko aukera izan dezaten. Ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da.

Ikasturtea urriaren 21ean hasiko da

Izen emateak berriz, ludotekan eta Bertanen egin ahalko dira, urriaren 14tik 31ra bitarte. Horretarako matrikulazio orria bete eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Ludotekaren funtzioa hezitzailea da, izan ere, haurrek jolasaren bidez ikasten baitute eta sozializatzen baitira. Jolas librea, jolas kooperatiboa eta tradizionala, kantuak, jostailuak, tailer sortzaileak eta irakurketak landuko dira ludotekan.

Ludotekak urriaren 21ean ekingo dio ikasturte berriari eta  astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita Arantzubiko eskola zaharrean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika