Albisteak

Mendiko bideak hobetuz

Urnietako Udalak mendiko bideak hobetzen jarraitzen du. Txukundu eta asfaltatu dituen azkenak Goibieta eta Kintalaenea artekoa, eta Benta eta Ormaxar artekoa dira.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundia Trenbidetik Xoxokara doan bideko eremu batean asfaltatze lanak gauzatzen ari da. Eguraldiak laguntzen badu bi astetan amaituko dituzte lan horiek. Aurretik ere hobetu zuen bide hori bere osotasunean, baina orain, bi kapa berri botako dizkiote. Xoxokara igotzeko beste bidea ere, Zelai tabernatik igarotzen dena duela hilabete batzuk asfaltatu zen.

Horretaz gain, Mozotegitik Mikelabiruntz doana eta Agirieta baserrira doana ere konpondu dira azken hilabeteetan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika