Albisteak

Pou anaien proiekzioa eta solasaldia “Mallorca, Andeak eta Himalaia: mendi bertikaletan murgilduta” irailaren 23an, 19:00etan, Saroben

Pou anaiak munduko eskalatzailerik onenetarikoak dira eta irailaren 23an Urnietara bertaratuko dira haien filma eskaintzera Urnietako Udalak eta Zanpatuz Mendi elkarteak antolatuta: “Mallorca, Andeak eta Himalaia: mendi bertikaletan murgilduta”.

Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, baina gonbidapena jaso beharko da. Gonbidapenak Sarobeko bulegoan eskuratzeko aukera izango da irailaren 16etik aurrera, astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen jasotzeko aukera izango du.

Egunean bertan ere emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago 30 sarrera jarriko dira eskura.

Everesteko trekking-a

Bestalde, Pou anaien emanaldiaren aurretik bi urnietarrek Nepalen, Everest inguruan burutu zuten trekkina ikusteko aukera izango da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika