Albisteak

Nordic Walking-aren inguruko hitzaldiak eta ikastaroak Urnietan

Nordic Walking-a gero eta jende gehiagok praktikatzen duen eta gero eta oihartzun handiagoa eskuratzen ari den kirol jarduera bat da. Bada, berau ezagutarazteko aukera izango da Urnietan, izan ere, Ultreia kirol klubak hitzaldiak eta ikastaroak antolatu ditu.

Xabier Madinak gidatuko ditu hitzaldi eta ikastaro horiek. Bere esanetan kirol estrategikoa da: “edonork praktika dezake eta egoera fisikoa, erresistentzia kardiobaskularra, koordinazioa, indarra eta mugikortasun artikularra hobetzeko balio du”.

Hitzaldiak

Bi hitzaldi eskainiko ditu Xabier Madinak, lehenengoa irailaren 17an Jubilatuen Egoitzan eta bigarrena berriz, irailaren 19an Lekaion. Berauetan power point bat baliatuta azalpen dinamikoak emango ditu, besteak beste, ondorengo gauzak azaltzeko: nork praktika dezakeen jarduera hau, zein material erabiltzen den eta zein onura izango dituen. Halaber, galderak egiteko aukera izango da.

  • Irailaren 17an, Jubilatuen Egoitzan, 19:00etan
  • Irailaren 19an, Lekaion, 19:30ean

Ikastaroak

Azalpenak eskaini ostean, praktikatzeko garaia iritsiko da eta horretarako, hainbat ikastaro eskainiko ditu Urnietako kiroldegian irailean eta urrian. Ikastaroek 3 orduko iraupena izango dute, goizeko 10:30ean hasi eta 13:30ean amaituta. Prezioa ostera, 10 eurokoa izango da.

  • Irailaren 20an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Irailaren 24an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 1ean, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 4an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 15ean, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30
  • Urriaren 18an, Urnietako kiroldegia, 10:30-13:30

Izen emateak

Ikastaroetan parte hartzeko interesa dutenek ondorengo lekuetan eman dezakete izena:

  • Urnietako kiroldegian
  • Telefono honetara deituta: 656 732 789
  • Helbide honetara idatzita: info@ultreiamarchanordica.com
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika