Albisteak

Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko lanak oso aurreratuta

Eteneta-San Juan igogailua eraikitzeko lanak oso aurreratuta daude. Otsailean hasi zen obra lurren mugimenduekin. Ondoren,  harriekin gauzaturiko euste hormak eta igogailua pasako den dorrea eraiki ziren, eta igogailuaren irteeratik elizaraino iritsiko den bidea egiteko eremua ere ireki da.

Linea elektrikoa lurrazpitik pasako da

Laster hasiko dira igogailuaren estruktura metalikoa muntatzen, baina aurretik ezinbestekoa da inguru horretako linea elektrikoa kentzea. Hobekuntza horrekin eta linea elektriko guztia lurrazpitik pasata, aurrerapauso itzela emango da segurtasun aldetik eta estetikoki, kableak desagertu egingo direlako eta bertako etxeek ingurua garbi izango dutelako.

Horretarako, igogailuaren obraren eskubiko partean dauden dorrea eta transformadorea kenduko dira, eta ezkerrekoa berriz, ordezkatu, bertan amaituko direlarik kable guztiak.

Behin linea kenduta eta estruktura metalikoa muntatuta, pasarela eta elizaraino iritsiko den bidea egingo dira. Azkenik, igogailua bera ekarri eta instalazioa egitea geratuko litzateke.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika