Albisteak

Kontzejupeko pelota txapelketan izena emateko epea irekita irailaren 13 arte

Urtero bezala Sanmiel festak direla-eta, Urnietako Udalak, Urnietako Kirol Elkartearen (UKE) laguntzarekin, gaztetxoentzat esku-pilota, eta neskentzat teniseko pelotarekin pala txapelketak antolatu ditu.

Lehiaketak 4 mailatan banatuko dira:

  • Prebenjaminak: 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak.
  • Benjaminak: 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak.
  • Alebinak, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak.
  • Infantilak: 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 13 arte dute izena emateko aukera. Horretarako, Lekaio Kultur etxetik pasa daitezke,edo bestela, 943 00 80 33 telefonora deitu dezaketa.

Txapelketa irailaren 16an hasiko da, eta egun horretan parte hartzaile guztiak 16:30ean kontzejupean egotera deitzen dira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika