Albisteak

Guraso Eskola 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzat

Egitasmo honen bidez 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoen hezitzaile papera indartu nahi da, haien seme-alaben heziketari eta garapenari buruzko hausnarketa eta analisi pertsonala eginez.

Landuko diren gaiek lotura izango dute adin ezberdinetako seme-alaben ezaugarriekin; heziketarako joerak eta jarraibideak, maitasuna, komunikazioa, garapenaren estimulazioa eta gatazken bideraketak, guraso bezala haien buruaz duten pertzepzioa nola hobetu, haien gaitasunetan duten konfiantza areagotu, eta eguneroko estresa bideratzeko baliabideak handitu, besteak beste.

Taldeak eta ordutegiak urritik maiatzera

  • 0-6 urte: astelehen bat hilean 14:30-16:00 (euskaraz eta gaztelaniaz)
  • 7-11 urte: astearte bat hilean 17:30-19:30 (gaztelaniaz)
  • 12-16 urte: asteazken bat hilean 18:00-20:00 (gaztelaniaz)

Matrikula: 25 € banakakoa eta 40 € bikoteak

Ludoteka zerbitzua: 5-11 urte bitarteko haurrentzat, betiere, izen-emate orrian beharra adieraziz gero.

Izena emateko datak eta lekuak: irailaren 9tik urriaren 4ra

  • Urnietako ikastetxeak (seme-alabek Urnietan ikasten badute).

  • BERTAN – Herritarren Udal Arreta Zerbitzua (Udaletxea).

  • Gazte Informazio Puntua (Idiazabal 13, behea).

  • www.urnieta.eus: online

Fields marked with an * are required

IZEN-EMATE FORMULARIOA

Oharra: izen emate kopuru minimo bat beharko da taldea martxan jartzeko. Era berean, herrian erroldatuta ez dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute soilik plazak libre geratu badira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika