Albisteak

Organikoaren poltsak hartzeko ordutegi zabalagoa

Urnietako Udalak hainbat aldaketa egin ditu azken urteetan hondakinen kudeaketa egokiago bat lortzeko eta bilketa selektiboaren tasak igotzeko. 2017ko urrian organikoaren eta errefusaren edukiontzien irekiera txartel bitartez jarri eta azken honen irekiera egunak asteazken eta igandeetara mugatu eta gero, epe horretan emaniko emaitza positiboak aintzat hartuta (bilketa selektiboa %70 ingurura igo da) sistema berdina martxan jarri da berriki landagunean.

Aurrerantzean Lekaion jarritako makinan jaso beharko dira organikoaren poltsak

Orain, beste hobekuntza bat gauzatu du Udalak, eta organikoarentzat erabiltzen diren poltsak jasotzeko ordutegi zabalagoa eskaintzen du, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara, hain zuzen. Hori bai, poltsak ez dira jasotzen Bertanen, baizik eta Udalak Lekaio kultur etxeko sarreran (eskaileren ondoan) jarri duen makina batean baizik.

Poltsak jasotzeko makinan dagoen lauki berdera txartela gerturatu besterik ez da egin behar. Txartel bakoitzeko poltsa sorta bat emango da hiru hilabetero, baina sorta bakoitzean 50 poltsa datozela aintzat hartuta nahikoa izango dela aurreikusten da.

Merkatariak eta tabernariak berdin jarraituko dute

Aldaketa hori herritarrentzat da soilik. Merkatari eta dendariek berriz, orain arte bezala Bertanera joan beharko dute organikoaren poltsak jasotzera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika