Albisteak

Etxeberriko jaiak irailaren 13an eta 14ean ospatuko dira

Lehenengo urteetako harrera ona ikusita Etxeberriko jaiek bere hirugarren edizioa ospatuko dute aurten.

Txupinazoa hilaren 13an jaurtiko da arratsaldeko 18.30ean, eta ordu erdi beranduago aparraren jaia ospatuko da. Egun horretan bertan pintxo-poteaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da.

Larunbatean goizeko 11:30ean izango da lehen ekintza ginkanarekin. 12:00etan zumbaren txanda iritsiko da, eta gero, bazkaria indarrak hartzeko. Arratsaldean gauza mordoa izango dira: eskulanak, bingoa, “Haiek naiz” ikuskizuna, patata tortila lehiaketa, afari herrikoia eta diskofesta DJ Katxorrorekin.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika