Albisteak

Dirulaguntzak 2018-2019 ikasturtean aisialdi begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin zituztenentzat

Iragan ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin zuten urnietan erroldaturiko pertsonek ordaindutako matrikularako dirulaguntzak eskatzeko aukera dute irailaren 30era arte.

Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • 2018-2019 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroak egina izatea.
  • Urnietan erroldatua egotea, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroaren amaiera-dataren aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
  • 16 urtez gorakoa izatea kontuan hartuko den ikastaroa egiten hasi denean.
  • Ikastaroa euskaraz izatea.
  • Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
  • Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:

  • Eskaera orria
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Matrikularen gastuaren justifikazioa.
  • Ziurtagiria, ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituena eta bertan matrikulatu izana adierazten duena (Aisialdi Eskolak egina).
  • Atal teorikoa gainditu izanaren agiria (Aisialdi Eskolak egina).

Titulua eskuratzen denean begirale edo zuzendari titulua eskuratu izanaren agiriaren kopia udalari helarazi behar zaio.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika