Albisteak

Martxan dira organikoaren edukiontzi marroiak landagunean

Landaguneko zaborrentzako edukiontzien irlak osatu ditu Urnietako Udalak organikoaren edukiontzi marroiak martxan jarrita.

Herriguneko bilketa sistema aldatu eta urtebete pasatxora, epe horretan izaniko bilakaera positiboa aintzat hartuta bilketa eredua landagunera zabaltzea erabaki zuen Udalak zaborren kudeaketa ahalik eta egokiena lortzeko bidean beste pauso bat emanez.

Hasiera batean errefusarentzat, paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat jarri ziren edukiontziak, baina orain, irlak osatu dira organikoaren edukiontzi marroiak ipinita.

Edukiontzi marroiak herrigunean bezala txartelarekin funtzionatuko dute eta egunero irekitzeko aukera izango da. Edukiontzi horietara etxeetan edo jatetxe eta sagardotegietako sukaldeetan sortzen den organikoa bota daiteke, eta ez gainerako jardueretatik sortzen diren hondakinak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika