Albisteak

“Galtzaileak” antzezlanaren aurrestreinaldia abuztuaren 12an, Saroben, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiarekin

Txalo Produkzioak-ek “Galtzaileak” antzezlanaren aurrestreinaldia eskainiko du Sarobe Arte Eszenikoen Gunean, abuztuaren 12an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 5 euro balioko ditu eta abuztuaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Sarobeko bulegoetan 9:00-14:00 bitartean. Egunean bertan ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago ere erosteko aukera izango da eta online ere eskura daitezke. Ikuskizuna euskaraz izango da.

EROSI SARRERAK ONLINE

Bi aktore entzutetsuk jardungo dute antzeztokian, Jon Plazaolak eta Aitziber Garmendiak, hain zuzen. Plazaolak sekulako arrakasta eskuratu du “Allí abajo” telesailarekin eta Garmendia berriz, ETB-ko hainbat saiotan aritua da.

Sinopsia:

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez, diruz urri eta etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte.  Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa izan behar duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko ote dute…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika