Albisteak

AIU32-ko Plan Partzialari alegazioak aurkezteko epea abuztuaren 14ean mantentzen da

AIU32-ko Plan Partzialari alegazioak aurkezteko epea abuztuaren 14ean mantenduko da, epe hori irailaren erdira arte luzatzea eskatuz EH Bilduk uztailaren 30ean ospaturiko ohiko osoko bilkuran aurkezturiko mozioa ez baitzen aurrera atera, PSE-k alde bozkatu arren, EAJ-k aurka bozkatu baitzuen. Mikel Pagola alkateak azaldu zuen, administrazioan prozesuak asko luzatzen direla eta beraiek ezarritako urratsak eta epeak mantendu nahi dituztela prozesua ez atzeratzeko, eta proiektua ahalik eta azkarren errealitate bihurtzeko.

Bere arrazoiketan, alkateak adierazi zuen uztailaren 3an lehen informazioa jaso zutela alderdi politikoek, eta ondorioz, informazioa eskuratu zen momentutik alegazioak aurkezteko epea amaitzen den bitarte 40 egun inguruko tartea dagoela, eta hori ekarpenak eta proposamenak egiteko nahiko denbora dela.

Bestalde, Udalbatzarrak Tokiko Gobernu Batzarrarengan eskuduntzak eskuordetzea onartu zen EAJ-ren eta EH Bilduren aldeko bozkarekin. PSE-k berriz, aurka bozkatu zuen.

Eta azkenik, aho batez onartu zen Eusko Jaurlaritzarekin idazkiak Udal erregistroan aurkezteko hitzarmen proposamena. Horri esker, Eusko Jaurlaritzari idatzi oficial bat aurkeztu behar dion edozein pertsonak ez du joan beharko haien ofizinetaraino. Idatziari sarrera Urnietako Udalean emateko aukera izango du eta Udala arduratuko da Eusko Jaurlaritzara bidaltzeaz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika