Albisteak

Rubik-eko “Urnieta Open 2019” abuztuaren 3an eta 4ean Lekaio kultur etxean

Rubik-a gustuko dutenek hitzordu saihetsezina dute asteburu honetan Urnietan, izan ere, “Urnieta Open 2019” ospatuko da Lekaio kultur etxean World Cube Association-ek antolatuta Urnietako Udalaren eta Habitantes de Insmouth Rol elkartearen babesarekin.

Open-a larunbatean, abuztuaren 3an goizeko 9:00etan hasiko da eta arratsaldeko 20:00 aldera arte luzatuko da. Igandean berriz, 9:00-19:00 izango da ordutegia.

Izen-ematea uztailak 30 arte

Open-ak 12 kategoria izango ditu emakumezkoen eta gizonezkoen artean bereizketarik egin gabe. Txapelketa interesa duten guztiei irekita dago, bai Euskadikoentzat eta baita Estatuko beste edozein txokoetako pertsonentzat ere.

Oraindik izena eman ez duten pertsonek bihar arte, uztailak 30 arte, dute aukera ondorengo web orriaren bitartez: https://www.worldcubeassociation.org/competitions/UrnietaOpen2019

Rubik-eko erreferenteak

Parte hartzaileen artean maila guztietako kideak egongo dira, baina Rubik-aren munduan erreferenteak diren hainbat pertsonen presentzia bermatuta dago, Urnietan izango baitira Espainiako txapeldun eta txapeldunorde izandako batzuk.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika