Albisteak

Petanka pistaren erabilera egokia egitea eskatzen da

Azken egunetan petanka pista zuloekin eta lur mugimenduekin azaldu da bere egoera nabarmen okertuz eta jokoa modu egoki batean praktikatzea eragotziz, eta horrek, ohiko erabiltzaileen kezka eragin du.

Udalak ardura handiagoa eskatzen die herritarrei pistaren erabilera egokiago bat eginez eta pista zainduz, bere erabilerarako ahalik eta egoerarik onenean mantendu dadin. Era berean, egoera horiek ez errepikatzea espero du.

Petanka pista bat egitea herritarrek eginiko proposamen bat izan zen eta irekita dago 2018ko martxoaz geroztik. Harrera oso ona izan du pistak eta egunero jende multzo polita elkartzen da jokatzeko, beraien artean oso giro ederra sortzen delarik. Bide batez, Udaletik herritar guztiak animatzen dira kirol entretenigarri honetan parte hartzera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika