Albisteak

Igerilekuko denboraldia irailak 22 arte luzatuko da

Urnietako Udal kiroldegiko igerilekua itxita egon zen ekainaren 30etik uztailaren 5era bitarte igerileku handiko bi bonbak hondatu ostean, lehenengoa ostiralean, ekainaren 28an, eta bigarrengoa berriz, igandean, ekainaren 30ean. Egun horietan erabiltzaileei sorturiko eragozpenak konpentsatzeko igerilekuko denboraldia astebete luzatzea erabaki du Udalak.

Beraz, bonbak konpondu ostean, eta normaltasunera itzuli eta gero, irailak 22 arte izango da igerilekuaz gozatzeko aukera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika