Albisteak

Txakurren gorotzak botatzeko beste 6 edukiontzi jarri dira

Urnietako kaleak garbi mantentzeko helburuz, txakurren gorotzak botatzeko 8 edukiontzi jarri zituen Udalak maiatzean herriko puntu desberdinetan.  Neurri horrekin txakurren jabeak kontzientziatzea eta gorotzak kalean uztea ekidin nahi zen. Horretarako, edukiontzietan poltsak ere ipini ziren.

Bada, orain, beste 6 edukiontzi gehiago ipini ditu Udalak ondorengo lekuetan:

  • 3 industrialdean
  • Kiroldegiko parking-ean
  • Pintore kaleko atzeko partean
  • Langardan
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika