Albisteak

Kiroldegiko kudeaketaren lizitazioaren espedientearen oinarriak aldatu dira proposamen ekonomikoez gain proposamen teknikoak ere aintzat hartu daitezen

Urnietako kiroldegiko kudeaketaren lizitazioaren oinarriak aldatzea onartu zen atzo ospaturiko udalbatzarrean Udalean ordezkaritza duten hiru alderdien aldeko bozkarekin.

Orain arte, lizitazio horretan kontuan hartzen zen irizpide bakarra ekonomikoa zen. Hau da, edozein enpresak egin zezakeen proposamen ekonomikoari ematen zitzaion puntuazio guztia. Orain ordea, lizitazioan txertatu diren aldaketekin proposamen ekonomikoaz gain, aurkezten diren enpresek zerbitzuaren kudeaketa azalduko duen proposamen teknikoa ere aurkeztu beharko dute: zerbitzuaren antolakuntza eta barne komunikazio plana, giza baliabideak, baliabide materialak, zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko prozedurak eta langileen funtzioen araberako prestakuntza plana, besteak beste.

Mikel Pagola alkateak azaldu zuen, esleituko den kontratua bi urte edo bi urte eta erdirako izango dela, eta ondorioz, garrantzitsua dela ikuspegi zabalago batetik lantzea. Halaber, aipatu zuen, lizitazioa onartu zenetik gaur egun arte zenbait aldaketa izan direla Udalean, esaterako, kirol teknikari berriaren etorrera, eta hori guztia kontuan izanda hartu dela erabakia.

Beraz, orain enpresek beste 35 egun natural izango dituzte haien proposamenak irizpide berri horietara egokitzeko kontratatzailearen profilean argitaratzen denetik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika