Albisteak

Ireki da igerilekua arazo teknikoak konpondu ostean

Urnietako Udal kiroldegiko igerilekua normaltasunez funtzionatzen ari da berriro arazo teknikoak konpondu ostean.

Igerileku handiak dituen bi bonbetako bat hondatu zen aurreko ostiralean. Orduan bestearekin funtzionatzen jarraitu zen, baina igandean beste horrenbeste gertatu zen bigarrenarekin, eta ondorioz, igerilekua itxi egin behar izan zen. Ordudanik Udala ahal duten guztia egiten aritu da bonba horiek ahalik eta azkarren konpontzeko eta igerilekua erabiltzaileen eskura lehenbailehen ipintzeko.

Bonbetako bat konpondu ostean, oraintxe ireki berri da igerilekua, eta bigarrena konpontzeko lanean jarraitzen da.

Udalak barkamena eskatzen die erabiltzaileei egun hauetan sortu dizkien eragozpenengatik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika