Albisteak

3 argi puntu berri jarri dira Lizardin eta Garratza baserriruntz doan bidean 10 argi LED sistemara pasa dira

LED sistemako hiru argi puntu berri jarri dira Lizardi 1-3ko atzeko partean eremu horretako argiztapena hobetuz. Aurretik, eremua asfaltu zen, eserleku berriak jarri ziren eta umeentzako jokok pintatu ziren lurrean herritarrek eskatu moduan.

 %75eko aurrezpena argi kontsumoan

Bestalde, Garratza baserriruntz doan bidean 10 argi LED sistemara pasa dira. Langardako argiteria aldatu aurreko eta osteko datuak alderatuta, argi kontsumoaren aurrezpena %75ekoa da, eta beraz, gainerakoen aldaketarekin ere beste aurrerapauso nabarmen bat eman nahi da zentzu horretan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika