Albisteak

2018-2019 ikasturtean euskarako ikastaroetako eta euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailak 30 bitarte

Urnietako Udalak 2018-2019 ikasturtean Euskarako ikastaroetan matrikulatu eta Euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateagatiko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du eta uztailaren 30 arte egongo da zabalik. Eskaera orriak Bertan bulegoan entregatu beharko dira.

2018-2019an Euskarako ikastaroetan matrikulatzeagatiko dirulaguntzak

2018ko abuztuaren 1etik 2019ko uztailaren 31ra euskaltegi homologatu batean euskara ikasten edo hobetzen diharduten urnietarrei zuzenduta dago.

Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Matrikula euskaltegiak ezarritako epearen barruan ordaintzea.
  • Urnietan erroldatuta egotea, gutxienez sei hilabetez jarraian, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako.
  • Euskarazko ikastaroan gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea. Asistentzian egindako huts egiteak zuritzeko gaixotasun agiriak bakarrik onartuko dira.
  • Aprobetxamendu ona izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Beste dirulaguntzaren bat eskatu balu, horri buruzko aitorpena.
  • Euskaltegiaren ziurtagiria, ikasleak izandako asistentzia, aprobetxamendua, ordaindutako matrikula eta abarrak jasoko dituena.
  • Langabetuentzako dirulaguntza jasotzeko baldintza ikastaroaren matrikula egiten denetik dirulaguntzaren eskaera egin bitartean, momenturen batean langabezian egotea da, eta Bizitza Laboralaren txostena aurkeztu beharko da.

Ikasleek jasoko duten diru-laguntza matrikularen %100 izango da gehienez langabetuentzako, eta %85 gehienez lanean ari direnentzako. Diruz laguntzeko gehienezko matrikularen kopurua 500 euro izango da urte eta ikasleko. Barnetegiko ikastaroetan egoitza gastuak ez dira izango diru laguntza-gai.

2018-2019an Euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateagatiko dirulaguntzak

2018ko abuztuaren 1etik 2019ko uztailaren 31ra, Urnietan talderik ez dagoelako, ikastera Buruntzaldeko beste herri batera joan behar duten ikasle urnietarrei kanpora joate horrek eragin dien gastua arintzeko diru laguntzak ematea.

Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Urnietan erroldatuta egotea.
  • Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea.
  • Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo euskaltegi bateko edo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea.
  • HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroko ikasleen kasuan, OHO titulua lortzeko ikasle izatea.
  • OHOko titulurako ikasketez gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahal izango dute. Dirulaguntza hau jasotzeko baldintza, ikastaroaren matrikula egiten denetik dirulaguntzaren eskaera egin bitartean, momenturen batean langabezian egotea da.

 Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Homologatutako zentroaren edo HHI zentroaren ziurtagiria, asistentzia, taldea eta matrikulatze-data ziurtatuz.
  • Langabetuentzako dirulaguntza jasotzeko, Bizitza Laboralaren txostena.
ESKAERA ORRIA ARAUDIA
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika