Albisteak
Hasiz hazi beka 2019-2020 ekintzaileentzat
Beterri-Buruntzako Udalek enpresa proiektu berri bat duen ekintzaileari laguntzeko “Hasiz hazi” beka martxan jarri dute. Urtebeteko erabilera diruz ordainduko da Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da.
Beterri-Buruntza Ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaren laguntza ere izango dute.
DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion % 21eko BEZ-a (15,75€/hileko) izango da.
ONURADUNAK
- Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak.
- Usurbilgo udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak.
- Jarduera berdinari dagokion ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere 2019. urtean alta eman berri dutenak. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.
- Beterri-Burutza Ekinean zerbitzuaren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana Ekinean zerbitzuarekin adostu badute.
ESKARIAK AURKEZTEKO LEKUA
Eskariak Usurbilgo Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
2019ko irailaren 30 arte.
INFORMAZIO GEHIAGO
Usurbilgo udala
Josune Mujika 943371951 enplegu@usurbil.eus
Kabiene Elkarlangunea
Julen Arteaga 943 559675 administrazioa@kabiene.com
Beterri-Buruntza Ekinean
Nerea Yurrebaso 943 304221 ekinean@andoain.eus