Albisteak

Urnietako udal antzerki tailerrak ¡Segundos fuera! antzezlana eskainiko du ekainaren 21ean, 19:00etan, Saroben

Urnietako udal antzerki tailerreko parte hartzaileek ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko dute Saroben aurten ikasiriko guztia herritarrekin partekatu asmoz. Hitzordua ekainaren 21ean izango da arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak banatuko dira Sarobeko bulegoetan ekainaren 17tik aurrera eta egunean bertan ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago edukiera bete arte.

Sinopsia: Lurra, bizitzaren metafora gisa, laua edo borobila denaren eztabaida gainditu ondoren, bizitza, lurraren haragitze bezala, irabazlerik ez dagoen boxeo ring-a dela esateko ausardia izango nuke.

Bizitza garatzen den lau alde dituen gune honetan, bazter guztietatik kolpeak jasotzen dituzun honetan, eta boxeo legeen kontra, azpijokoa ia beti erabakiorra izaten da. Hau da txarrena, nokeatuta uzten zaitu eta ustekabean, bortizki, olanaren kontra bidaltzen zaitu. Hala ere, ez da amore eman behar: erorketa horietatik behin eta berriz zutitu behar da eta etsaia dela uste duzun horren kontra borrokan jarraitu behar duzu.

Zutitu eta borrokan jarraitzeko ahalmen hori aldarrikatzen dut. Zauriak estali eta hurrengo round-ari ekin, kanpaiak jo eta arbitroaren agindura, denbora!

Fitxa artistikoa: Asun Tiemblo Diaz, Esther Modia Castineiras, Idoia Garrido Marcos, Julio Nogales Rodriguez, Lydia Usarraga Ramos eta Xabier Odriozola Jauregi.

Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta

Argiztapena: Pablo Lusarreta

Ekoizpena: Sarobe A.E.G.

Babeslea: Urnietako Udala

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika