Albisteak

“Estraktuak eta landareen osasuna” tailerra ekainaren 18an, 18:00etan, Urnietako Baratze Parkean

Hilabetero hurbiltzen da Furgobaratza Urnietako Baratze Parkera baratzezaleei laguntzeko eta aholkuak emateko. Halaber, ikastaro desberdinak eskaintzen dira eta hilabete honetakoa “estraktuak eta landareen osasuna” izango da. Ondorengo galderei erantzungo zaie tailer horretan: zein produktu ekologiko erabili ditzaket nire baratzerako? Eta zein estraktu?

Hitzordua, hurrengo asteartean, ekainaren 18an, 18:00etan izango da Urnieta Baratze Parkean. Herritar guztiei irekitako ekintza bat da, eta beraz, interesa duen orok parte hartzeko aukera izango du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika