Albisteak

Egape ikastolako DBH 1-eko ikasleek hainbat proposamenak aurkeztu dizkiote alkateari

Egape ikastolako DBH 1-eko ikasleak balio etiko eta demokratikoetan oinarrituriko proiektu batean parte hartu dute. Proiektu horren baitan, gazteentzako aisialdirako proposamen batzuk adostu zituzten, ondoren bozkatzeko.

Bozketa Magale ikastetxera ere zabaldu zuten, eta orotara, 12-14 urte bitarteko 420 gaztek hartu zuten parte.

Bada, egindako lanketa eta proposamenak azaltzeko Urnietako Udaletxean izan ziren atzo Egapeko ikasle batzuk Mikel Pagola alkatearekin.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika