Albisteak

“Book Box”-a kiroldegian irakurzaletasuna sustatzeko

Irakurzaletasuna bultzatu asmoz liburu biltegi mugikorra –Book Box- jarriko du Urnietako Udalak udaran igerilekuko sarreran aurreko urtean egin zuen moduan. Horrela, liburu, aldizkari, komikiak… igerilekuko erabiltzaileen eskura izango dira ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte.

Liburuak hartzeaz gain uzteko aukera egongo da biltegia beti beterik egon dadin. Horrela elkarbizitza eta berrerabilpena ere sustatuko dira.

Aurreko urtean erosi zuen Udalak Book Box-a, eta urtean zehar herriko eraikin desberdinetan ipintzen du. Orain, kiroldegian izango da udako denboraldian.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika