Albisteak

Dantzaz jositako asteburua Egape Dantza Taldearen eskutik

Egape Dantza taldeak bi dantza saio antolatu ditu asteburu honetarako. Lehenengoa ostiralean izango da eta bigarrena berriz, igandean.

Ekainak 14, 22:00, San Joan Plaza

“360º” ikuskizuna talde beteranoak + “Soinuen Begiradak” suite (Anabas musika taldearekin)

Egape Dantza Taldeko talde beteranoak ilusio eta gogo handiz prestatu duen “360°” ikuskizuna eskainiko du. Halaber, aktuazioaren amaieran, “Soinuen Begiradak” ikuskizuneko aurrerapen txiki bat aurkeztuko dute Anabas musika taldearekin.

Ekainak 16, Sarobe

“FORMAK” ikuskizuna gaztetxoek

Egapeko dantzari gaztetxoek “FORMAK” ikuskizun berria eskainiko dute Saroben.

Bi saio izango dira. Lehenengoa 17:30ean familia eta lagunartekoentzat, eta bestea 19:30ean herritarrei eta dantzazaleei zuzendua.

Bigarren saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko Sarobeko bulego ordutegian eta egunean bertan 17:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira txarteldegian.

“FORMAK” ikuskizunean 46 dantzari gazte igoko dira Sarobeko eszenatokira 16 koreografiaz osatutako eta ordubete pasatxo iraupena izango duen dantza ikuskizuna eskaintzera. Ohikoa bihurtu den eta ikuskizun formatua duen emanaldia prestatu dute argiak, jantziak, eta dantza koreografia berritzaileak eskaintzeko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika