Albisteak

Eskubiruntz eta ezkerreruntz irteteko aukera eskainiko da taxi parada zaharretik Idiazabal kalerako irteeran

Taxi parada zaharretik Idiazabal kalerako irteeran bi aldeetara irteteko aukera izango da ekainaren 10etik aurrera, eta ez eskubira soilik orain arte bezala. Horrenbestez, froga berri bat gauzatu nahi du Udalak Zaldundegiren aurrean dagoen errepidearen obra egin aurretik.  Ondorioz, eremu horretan bi errail izango dira berriro, eta kotxeek lerroan aparkatu beharko dute baterian beharrean.

Urnieta gero eta herri atsegin eta irisgarriago bat lortzeko bidean beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman nahi du Udalak Zaldundegi jatetxearen parean dauden bi aldeetako espaloiak bi metrora zabalduta. Espaloiak zabaldu ahal izateko errepideko bi errailei zati bat kenduko zaie ibilgailuentzako errail bakarreko semaforodun ordezko pasabidea eginez. Obra hori gauzatu aurretik ordea, froga epealdi bat gauzatu du Udalak irtenbide egoki bat dela baieztatzeko. Horretarako, errepideko puntu horretan errail bakarra sortzeko behin-behineko barrerak jarrita egon dira azken hilabeteetan.

Aldaketa horrekin lotuta beste hiru ere jarri ziren abian. Horien artean aurkitzen zen taxi parada zaharretik Idiazabal kalerako irteera, derrigorrean  eskubiruntz irteteko ipini zena. Froga epealdian herritar dezentek helarazi diote Udalari taxi parada zaharretik eskubira irteteko aukera bakarrik eskainita, herriko gune jakin batzuetara joateko ibilbide handia egin behar dela. Beraz, eskaera horiek aintzat hartuta, berriro ere Hernaniruntz eta Andoaineruntz irtetea ahalbidetuko du Udalak, ikusteko, aukera horrekin auto pilaketak sortzen diren edo ez. Auto pilaketarik sortzen ez bada horrela mantenduko da obra gauzaturikoan, eta bestela, oraingo egoerara itzuliko da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika