Albisteak

“Zure mugikorrak ezkutatzen duena” erakusketa ikusgai Lekaion Egapeko ikasleak gauzatzen ari diren Kongoren aldeko kanpainaren barruan

Egape Ikastolako DBH 3.mailako ikasleek, Kongoren aldeko kanpaina bat abiarazi dute ahalik eta telefono mugikor gehien biltzeko. Horrela, Kongoko Errepublika Demokratikoko herritarren bizimodua hobetzea helburu duen Alboan GKE-ak martxan jarritako “Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainan lagunduko dute, hain zuzen ere, Kongok duela 20 urte baino gehiagotik bizi duen koltanaren (mugikorrak egiteko beharrezkoa den minerala) erauzketaren inguruan sortutako gatazka-minerala salatu eta amaiera ematen laguntzeko.

Beste ekintza batzuen artean, Egapeko ikasleek birziklatze ontziak jarri dituzte herriko hainbat lekutan eta mugikorren birziklapenetik lortutako etekin ekonomikoa Kongoko gatazka armatuak eragin dituen errefuxiatuei eta sexu bortizkeria jasandako emakumeei laguntzeko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

Horretaz gain, “Zure mugikorrak ezkutatzen duena” erakusketa jarri dute ikusgai Lekaioko eskaileretan. Astelehenetik ostiralera bisita daiteke 8:00etatik 20:00etara bitartean. Erakusketa Iván Benítez kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoko Gomako hiritik 70 kilometrotara dauden Rubayako meatze eta inguruetan ateratako 29 argazkiz osaturik dago eta mineralen erauzketa eta merkataritza ilegalaren eskutik Kongoko Errepublika Demokratikoan ematen diren Giza Eskubideen urraketak salatzen ditu.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika