Albisteak
Kiroldegiko eta Sarobeko udako ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 3an irekiko da
Kiroldegiko eta Sarobeko udako ikastaroetan izena emateko epea hurrengo astelehenean, ekainaren 3an irekiko da.
Orotarara, 6 ikastaro eskainiko dira, 4 kiroldegian eta 2 Saroben.
Kiroldegian
Hauek izango dira kiroldegian eskainiko diren ikastaroak:
- Igeriketa haurrak
- Igeriketa helduak
- Spinning
- Zunba
- Patinajea
Izena Bertan bulegoan (San Joan kalea 5 / 943 00 80 00) eta udal kiroldegian (Pintore kalea zg / 943 00 83 28) eman daiteke.
IZEN-EMATE ORRIA DIPTIKO INFORMATIBOA
Sarobe
Saroben berriz, ondorengo ikastaroak egin ahalko dira uztailean:
- Yoga
- Pilates
Izena Sarobeko bulegoetan (Iurramendi 2 / 943 00 80 42) edo Bertanen (San Joan kalea 5 / 943 00 80 00) eman daiteke.
IZEN-EMATE ORRIA DIPTIKO INFORMATIBOAIzena ematerako orduan Urnietan erroldaturiko pertsonek lehentasuna izango dute. Bestalde, Sarobeko ikastaroetan matrikulatzerakoan langabezian egoteagatik deskontua eskatzen duten pertsonek, bizitza laborala eguneratuaren kopia aurkeztu beharko dute.