Albisteak

Kirol eskaintza zabala asteburuan Urnietan

Kirol eskaintza zabala izango da larunbat honetan Urnietan. Goizeko 9:30ean Benjamin Festari hasiera emango zaio kiroldegian.

Arratsaldean berriz, txirrindularitza gustuko dutenek gaztetxoen lasterketaz gozatzeko aukera izango dute 16:00etatik aurrera Idiazabal kalean Andoaingo txirrindularitza eskolak antolatuta. Lasterketa horren eraginez, trafikoa moztuta egongo da Xauxar tabernatik Jubilatuen Egoitzaraino 15:30-18:00 bitartean. Halaber, ibilgailua eremu horretan aparkatuta dutenek ezingo dute mugitu epe horretan.

16:00etan izango dira baita, gimnasia eta judo erakustaldiak kiroldegian, Club Izurde eta Adarra Judoren eskutik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika