Albisteak

Eteneta inguruko linea elektrikoa lurrazpitik pasako da

Eteneta inguruan dagoen linea elektrikoa lurrazpitik pasako da. Gauzak horrela, aurrerapauso itzela emango da segurtasun aldetik eta estetikoki, kableak desagertu egingo direlako eta bertako etxeek ingurua garbi izango dutelako.

Horretarako, igogailuaren obraren eskubiko partean dauden dorrea eta transformadorea kenduko dira, eta ezkerrekoa berriz, ordezkatu, bertan amaituko direlarik kable guztiak.

Etorkizunean gauza bera egin nahi da trenbideraino

Orain emango den pausoa hori izan arren, Udalak etorkizunean beste horrenbeste gauzatu nahi du trenbideraino doazen linea elektriko guztiekin. Horretarako, kanalizazio berri bat egingo da elizako atzeko partean dagoen Yurramendi kalean, horrek ahalbidetuko baitu etorkizunean gainerako zatia kentzea.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika