Albisteak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Musua” ikuskizuna maiatzaren 24ean Egape ikastolan

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Musua” ikuskizuna ikusteko aukera izango da maiatzaren 24ean, 17:30ean, Egape ikastolan.

Sarrerak 7 euro balio ditu eta ondorengo lekuetan eskuratzeko aukera izango da:

  • Urnieta: 2KN okindegia.
  • Hernani: Leokadisti.
  • Andoain: Aiurri eta Ernaitza liburudenda.

Sinopsia: “Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?”

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika