Albisteak

Urnietarrek plaza bete dute Kopa irabazi duten Errealeko neskei merezitako harrera egiteko

Urnietarrek harrera berezia egin zieten atzo Erreginaren Kopa irabazi duten Errealeko neskei San Joan plaza beteta. Nahikari Garcia urnietarra eta taldeko erreferente nagusia izan zen ekitaldiko protagonista nagusia.

Trikitilariek girotu zuten arratsaldea Errealeko autobusa iritsi zen arte. Gero, ospakizunean, aurresku bat dantzatu zieten Egapa Dantza Taldeko Ioritz Lizeagak eta Nahikari Sanchezek Txanbolin txistulari bandaren doinupean, eta Mikel Pagola alkateak oroigarri bat eman zien herri osoaren izenean.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika