Albisteak

Tecsa-k eta Ondoan-ek gauzatuko dute igerilekuko instalazioen eraikin berria

Kiroldegiaren erreformarako proiektua aurkezturikoan azaldu moduan, kiroldegiaren eraberritzearekin lotuta, igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikiko da. Izan ere, gaur egun, instalazio hori epe laburrean eraitsi beharko den eraikinaren barruan aurkitzen da.

Obra uraren birzirkulaziorako makineria beste eraikin batera lekualdatzean datza. Instalazio berria kiroldegiaren eraikin nagusitik kanpo geratuko da eta igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5. zenbakiaren artean kokatuko da. Tecsa empresa constructora S.A.-k eta Ondoan S.Coop.-ek osatzen duten UTEa arduratuko da eraikin berria eraikitzeaz, berak irabazi baitu Udalak abian jarritako lehiaketa.

Lan horiek udako kanpaina amaitu ostean hasiko dira, herritarrek igerilekuaz gozatzeko aukera izan dezaten. Kostua berriz, 336.561 eurokoa izango da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika