Albisteak

Musika eskolaren matrikulazio kanpaina

Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2019-2020 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 15ean irekiko da eta maiatzaren 27 arte egongo da zabalik. Interesa dutenek eskaera inprimakia behar bezala beteta entregatu beharko dute ondorengo bulegoren batean:

  • Bertan:Astelehenetik ostiralera: 07:30-14:30.
  • Lekaio:Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 / 16:00-18:00 (ostegun arratsaldeetan itxita).

 Eskaintza zabala

  • Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
  • Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko erreminta. Astean ordubeteko bi saio.
  • Espezialitateak: eskusoinua, pianoa, elizako organoa, trikitixa, panderoa, biolina, klarinetea, tuba, bonbardinoa, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
  • Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango du.

 Funtzionamendua eta zerbitzuak

  • Ebaluazioa: ikasleak bere garapenaren gaineko txostenak jasoko ditu.
  • Kontzertuak: otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
  • Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
  • Ikasketa gelak: ikasleek ikasteko gelak izan ditzakete.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Jakinarazpena jaso eta 10 egunen buruan interesdunak ez badu adierazten plazari uko egiten diola, lehenengo kobrantza egingo da. Kobrantzak matrikula eskaeran adierazitako kontuan kargatuko dira. Lehenengo kobrantza 50 eurokoa izango da, kuotaren gainerakoa irailetik maiatzera izango diren 9 hilerokoetan egingo da.

Deskargatu Diptikoaren PDF-a Deskargatu izena emateko orria
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika