Albisteak

UKE-k partida erabakigarria du larunbatean mailari eusteko bidean

UKE-ko futbol talde nagusiak partida erabakigarria jokatuko du larunbat honetan, 16:00etan, Oriokoren aurka. Izan ere, garaipena eta hiru puntuak lortuz gero, beste urtebetez Preferente mailan jarraitzea ziurtatuko du.

Liga amaitzeko 3 partida falta direnean, Urnieta sailkapeneko 11. postuan dago 28 punturekin, eta Orioko berriz, 14.postuan 24 punturekin.  Sailkapeneko azken bi postuetan geratzen diren taldeak zuzenean galtzen dute maila, eta hirugarren taldeak ostera, promozioa jokatu behar du. Orioko da momentu honetan promozioa jokatzeko postuan aurkitzen dena, eta hori da hain zuzen, Urnietak saihestu nahi duena. Horretarako baina, garaipena lortu behar du larunbatean Jon Ramosek zuzentzen duen taldeak.

Urnietarrentzat denboraldi zaila izan den arren, momentu onean aurkitzen dira orain, eta horren adibide da azken jardunaldian Ostadar 2 eta 0 garaitu izana. Dena den, Orioko ere Hernaniren aurka 3 puntuak lortzetik dator, eta beraz, ez da partida erraza izango.

Gauzak horrela, partida aurrera ateratzeko eta mailari eusteko, urnietarren babesa eskatzen dute taldeko kideek. Hitzordua larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan, Urnietako futbol zelaian izango da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika