Albisteak

“Lore jangarriak eta kimuak” tailerra apirilaren 16an, 18:00etan, Urnietako Baratze Parkean

Hilabetero hurbiltzen da Furgobaratza Urnietako Baratze Parkera baratzezaleei laguntzeko eta aholkuak emateko. Halaber, ikastaro desberdinak eskaintzen dira eta hilabete honetakoa “lore jangarriak eta kimuak” izango da. Izan ere, geroz eta gehiago erabiltzen dira loreak eta broteak sukaldaritzan, eta zeintzuk eta zein modutan erabil daitezkeen irakatsiko da.

Hitzordua, hurrengo asteartean, apirilaren 16an, 18:00etan izango da Urnieta Baratze Parkean. Herritar guztiei irekitako ekintza bat da, eta beraz, interesa duen orok parte hartzeko aukera izango du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika