Albisteak

Zinegoak Urnietan, aniztasunaren erakusgarri

Zinegoak Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen Jaialdia da. Jaialdi horretako programazioak ohiko arauetatik kanpo geratzen diren pertsonengan jartzen du azpimarra, gizarteak ezartzen dituen eredu fisiko, identitario, sentimental edo sexualekin betetzen ez dutenengan, hain zuzen. Maitasunen aniztasuna, gure identitatea adierazteko aniztasuna, gure sentimenduak, gorputzak, jatorriak, gure sexualitate eta plazeren aniztasuna… Izan ere, pertsona guztiek ezaugarri desberdinak dituzte, baina bakoitzaren izateko harrotasuna aldarrikatzen du Zinegoak jaialdiak. Diferentziak diferentzia pertsona guztiek osatzen dute gizartea eta.

Zinegoak jaialdiak zinema eta kultura ardatz hartuta gizartea eraldatzeko eta gizarteko aniztasuna ezagutarazteko tresna moduan funtzionatzen du eta orientazio sexuala, generoa, haurtzaroa zein nerabezaroa edota transexualitatea bezalako gaiak jorratzen ditu.

Martxoaren 15ean, 22:00etan, Lekaion 

Martxoaren 22an, 22:00etan, Lekaion

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika